LOIZAGA DORREA

HELBIDEA:

Bº Concejuelo. 48191 Galdames, Vizcaya

WEBA:

www.torreloizaga.com

EMAILA:

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

TELEFONOA:

+34 649 41 20 01

XVI. mendean eraikitako Loizaga dorretxe zaharraren aurriak baliaturik, Miguel de la Via enpresaburu eta bildumagileak gotorleku dotore hau sortu zuen. Toki ezin hobea da Rolls Royce-ren eta beste marka ospetsu batzuen aparteko bilduma gordetzeko, mendi, baso eta mahastiek babestuta.

Rolls Royce-ren 45 modeloek auto horien diseinuan izan den bilakaeraren ikuspegi dinamiko eta iradokitzailea erakusten dute, baita XX. mendean zehar luxuaren kontzeptuak izandako eboluzioarena ere. Modelo zaharrenetik berrienetara 100 urte baino gehiago pasatu dira.

Aipatzekoak dira hogeiko eta hogeita hamarreko hamarkadetako Silver Ghost eta Phantom serieak, baita beste modelo batzuk ere; adibidez, Silver Wraith, Silver Dawn eta Silver Cloud. Marka horrek inoiz egin duen modelorik esklusiboena ere badago: Phantom IV (Kuwaiteko emirrarentzat egin zen, eta H.J. Mullinerrek egin zion karrozeria 1956an).

Miguel de la Via bildumak beste marka ospetsu batzuetako hogeita hamar bat ibilgailu ere baditu; guztiak ere egoera ezin hobean. Beraz, ibilgailu motordunak, artea eta natura gustuko dute-nek nahitaez ikusi behar dute bilduma hau.


Loizaga Dorrera bisiten inguruko informazioa