Etapa 1

Bermeo

Scroll down
Ea - Qué visitar de Bilbao a Lekeitio

Bermeo, Gernikarekin batera, Urdaibaiko herririk garrantzitsuenetako bat da.

Malda irregularretako kaleak gurutzatzen dira, Euskadiko hirigune historiko zaharrenetako eta handienetako bat osatuz. Alde Zaharrak Erdi Aroko giroa mantentzen du, ola arrantzale eta artisauen etxe xumeei hala nobleen eraikin itzelei esker. Nobleen eraikinen artean, deigarria da Ertzilla dorrea, XV. mendean eraikitako bloke sendo bat, eta garai hartan eragin handia zuen Ertzilla familiak itsasontzien irteerak eta erreserbak zaintzen zituen handik. Gaur egun, Arrantzalearen Museoa dago Ertzilla dorrean. Bertan, Bermeoko arrantzaleen bizimodu eta lanbidea eta arrantzarekin eta itsasoko bizitzarekin lotutako alderdi oro deskubri dezake bisitariak.

Gaur egun, Portu Zaharrak Bermeoren bihotza izaten jarraitzen du. Gaur egun, antzina bezalaxe, itsasontziak itsasoaren indarraz babesten dira Portuan arrantzaleen etxe koloretsuez inguratuta, kaien aldamenean, non eguneko harrapakinez prestatutako arrain-errezetez goza baitaiteke. Portuko punturik nabarmenetako bat «Portuzarra» iturria da, Bizkaiko zaharrena, jada XVI. mendean Bermeo ur freskoz hornitzen zuena.