Etapa 5

Vitoria – Gasteiz

Scroll down

Zer ikusi > Araba > Vitoria-Gasteiz

Euskadiko hiriburuaren aurrean zaude, Eusko Jaurlaritzaren egoitza eta Erdi Aroko izaera hobekien gorde duen euskal hiriaren aurrean. Halaber, Europako hiririk berdeena da, hiriak berdeagoa izateko egindako apustuari esker, bizi-kalitate inbidiagarriarekin, bidegorrien hamarnaka kilometrorekin, tranbia isil batekin eta bi dozena hiri-parke eta berdegune baino gehiagorekin.

Izan ere, Gasteizek Biosphere Responsible Tourism nazioarteko ziurtagiria lortu du helmuga turistiko iraunkor gisa. Hiria lasai bizi da hainbat ezusteko gordetzen dituen lautada zabal batean. Ezusteko horiek guztiak ezagutzea posible da, baina denbora behar da: Eraztun Berdea 30 kilometroko zirkuitu bat da, hiriburua inguratzen duten parke guztiak zeharkatzen dituena. Oinez edo bizikletaz egin daiteke eta guztiz laua da.

Eskaintzen dizkizun beste altxorretako bat Erdi Aroko Almendra da (itxura obalatuagatik duelako deritzo horrela), Euskadiko hirigune historiko enblematikoenetako bat.

Duela zortzi mende baino gehiago, Antso VI.a Jakitunak hiribildua sortu zuenean, almendra-formako Erdi Aroko trazadura eman zioten. Erdigune historikoa Santa Maria Katedrala buru duen muino baten gainean dago. Katedralaren ondoan, San Migel, San Bizente eta San Pedro elizetako dorreek osatzen dute hiriko profilik ezagunena.