Etapa 2

Deba

Scroll down

Egitura geologikoengatik eta aberastasun kulturalagatik ezaguna, Deba Euskal Kostaldeko Geoparke ikusgarriaren parte da; flysch izeneko egitura harritsu paregabeak barne hartzen dituen gunea da Euskal Kostaldeko Geoparkea, eta edertasun natural apartekoa du.

Ondare geologiko hori, historiaurreko kobazuloak eta haran birjinak direla-eta, leku liluragarria da Deba, hondartza maite dutenentzat ez ezik, historia eta geologiaren zaleentzat ere bai.

Udalerriaren orografia zabala osatzen duten kareharrizko mendiei esker, hainbat muino, lurpeko haitzulo handi eta kobazulo sortu dira, historiaurreko gizakiek beren aterperako erabiltzen zituztenak; izan ere, berrogeita hamar kobazulo eta historiaurreko aztarnategi baino gehiago daude Deban.