Etapa 3

Pasaia

Scroll down

Tradizioak itsasoarekin egiten du topo euskal kostaldean. Pasaia bere historia islatzen duten itsas ondarea eta etxe koloretsuak dituen herri berezi-berezia da. Europako baleontzi-portu nagusia izan zen Pasaiakoa, eta handik abiatu ziren, hain justu ere, Ternuarako euskal espedizio handiak. 

Pasaia edertasun handiko ingurune natural batean dago. 

Herria lau barrutiz osatuta dago: Donibane, San Pedro, Antxo eta Trintxerpe. Ubide estu batek elkartzen ditu Pasaiako auzoak, paisaia paregabea sortzen dela. Donibanek eta San Pedrok tradizio handia dute traineru-estropadetan eta artisautza-ontzigintzan; are gehiago, gaur egun San Pedroko Albaola Itsas Kultur Faktorian San Juan baleontzia (XVI. mendean Kanadan hondoratu zen itsasontzia) eskala errealean berreraikitzen ari dira.