ETAPA 4
Etapa 5

Euskadi Basque Country GRAND TOUR:
Gasteiztik Guardiara

Iraganerako bidaia batean

Etapa 5 - Gasteiz - Laguardia
Scroll down
Etapa 5 - Gasteiz - Laguardia
Gomendatutako iraupena: 3 egun
Nola mugitu: Garraio publikoz eta autoz
Bidaia: 130,5 km
Erakargarri nagusiak: Artea, kultura eta enoturismoa

Ezagutu zer egin zure bidaian

Imajinatu borroka poetiko bat. Larrua harriaren kontra jolastean datzan kirola. Bere melodia zurezko bi makilarekin konposatzen duen musika, instrumentu bakar gisa. Mundu osoan bakarra den ardo bati zaporea emateko lurrean zabaltzen diren ehun urterik gorako sustraiak.

Bertsolariak. Pilotalekua. Txalaparta. Arabako Errioxa.

Eta ekiloreen arteko trikuharriak, kondairazko sorginak, erromanikoaz geroztik bizirik dirauten pintura enigmatikoak eta Frank O. Gehryren ezinezko arkitektura, Eltziegoko Ardoaren Hiria titanioz janzten duena.

Jakina, tarte horretan ez dira topikoak sartzen. Tradizioz eta eszenatoki bereziz betetako bainu bat da, mahastien itsasoan.

Galdu ezin dituzun ezinbestekoak

Ibilbideko lekurik nabarmenenak

Euskadi Basque Country Grand Tour-en bosgarren etapa zeharkatu, Gasteiz berdetik Erdi Aroko Guardiaraino. Bidaiatu iraganera eta esploratu ardoaren ibilbideko bodegak eta mahastiak.

Deskargatu ibilbide hau zure gailutik jarraitzeko:

Mapa - 5. etapa - Gasteiz - Laguardia

Zer bisitatuGasteiztik Guardiara

Separador 2

Zer egin Gasteiztik Guardiara artean

Non jan

Jatetxe hauekin, Gasteiz eta Biasteri arteko kultura eno-gastronomikoaren alderdi garrantzitsuenetako bat ezagutu ahal izango duzu.

Jarraitu ibilbidean!

Euskal gastronomia: zer ezin duzu galdu.

Zure ibilbideko tarte honetan, zalantzarik gabe, ardoa erabateko pasioa den lekuan egongo zara. Gainera, Gasteizko gozoki tipiko batzuez gozatzeko aukera izango duzu, hala nola goxua edo polboroi tradizionalak.

Zure bidaietarako ideiak